Albisteak


Albisteak, proiektuak eta talde-bizitza

Itzuli

24.KORRIKA

 

Zer gara euskara bera ez bagara?

Asteburu honetan bizi izan dugunaren biharamun emozionalarekin jarraitzen dugu oraindik: lankideak, familiak, seme-alabak… guztiok bat eginda, lasterketa bat baino askoz gehiago den zerbaiten inguruan: hizkuntza bat, kultura bat, partekatzen dugun sentimendu bat.

Lekukoa eskuz esku, belaunaldiz belaunaldi nola igarotzen den ikusteak konpromisoa ere horrela eraikitzen dela gogorarazi zigun: taldean.

Eskerrik asko kilometroa gurekin egitera gerturatu zineten guztioi.

Itzuli