Gure mizioa
Gure konpromisoa
Gure xedeak, beste 100 urtetan, oinarrizko lau ardatz ditu, gure helbururantz zuzen eramaten gaituzten eragileak. Honako hauek dira: konpromisoa gure langileekin, konpromisoa gure bezeroekin, konpromisoa gure balioekin eta konpromisoa gure ingurunearekin.
GURE TALDEAREKIN
Lan-baldintzak ahalik eta onenak direnean, buru argiko pertsonek beren potentzial osoa garatzen dute. Izan ere, gure langile guztiak garrantzitsuak dira guretzat, eta haiei etengabeko prestakuntza eta lan-giro atsegina emateaz arduratzen gara.
GURE BEZEROEKIN
Bezero bakoitza paregabea da; proiektu bakoitza, ere bai. Hori dela eta, garapen espezifiko bat ematen diogu proiektu bakoitzari, betiere, gure bezeroaren beharrizanak asetzeko helburua dugula beti. Baterako garapenean oinarritzen gara ahalik eta emaitzarik onena lortze aldera.
PROIEKTUEKIN
Proiektu bakoitzean, profesional-talderik onena jartzen dugu bezeroaren eskura, emaitza ezin hobea lortzeko beti. Proiektu bakoitza erronka bat da Alcorta Forging Groupentzat, eta lan horretan, bikaintasuna lortzeko jarduten dugu.
GURE INGURUNEAREKIN
Gure ingurunearen eta gure jendearen garapenaz arduratzen gara. Gure konpromisoa enpresatik harago doa; hori dela eta, hainbat motatako gizarte-ekintzetan hartzen dugu parte.
ISO 14001 ingurumen-ziurtagiria daukagu.