Gure ingurunea

Ezagutu ezazu
Alcorta Forging Groupen ingurunea

Alcorta Forging Group Espainiako iparraldean kokatuta dago, Euskal Herrian. Lurralde hau, internazionalki metal-industrian aitzindari izateaz gain, hondartza eta mendia ezin hobe uztartzen dituen eskualde bat da.

Kultura, gastronomia eta tradizioa direla eta, Euskadi paregabea da

Antzinako kultura

Euskadiren bereizgarrietako bat haren kultura eta tradizio aberatsak dira, Europako zaharrenetakoak. Bertako jendea adeitsua eta fidagarria da. Hainbat arlotako ohiturak dituen herri bat osatzen dute: dantza, gastronomia, kirola, musika edo bere hizkuntza, jatorri misteriotsukoa.

Paradisu naturala

Euskadi oso leku pribilegiatuan dago. Espainiakoez oso bestelako klima eta orografia ditu, eta hori dela eta, leku paregabea da Euskadi, biziz betetako mendiez eta basoez, hondartza ederrez eta zelai zabalez inguratua. Oinez ezagutzeko ezin hobeak dira bertako paisaiak. Herri txikietan eta baserrietan, kulturan eta tradizioan murgiltzeko aukera izango duzu, eta hirietan, berriz, bizitasun handia eta egin beharreko jarduera ugari aurkituko dituzu.

GASTRONOMIA berdingabea

Gastronomia bikainarengatik da ezaguna Euskadi. Pintxoak dira platerik ohikoena eta ezagunena. Kategoria handiko hainbat jatetxe daude Euskadi osoan; guztira, 47 Michelin izar dituzte euskal jatetxeek. Ardoa Euskadiko beste turismo-erakargarri handietako bat da; Arabako Errioxa ospetsua da, hango ardoen kalitate handiagatik.

Industria-sarea

Euskadik tradizio metalurgiko luzea du, eta horren ondorioz, askotariko gaitasunak eta baliabideak garatu ditu, sektorean esperientzia handia lortzeaz gain. Euskadi Espainiako eta munduko erreferentzietako bat da metalaren industriari dagokionez, eta horrek asko laguntzen du bertan enpresa metalurgikoak sortzen eta garatzen.