Know how

Forja bat baino gehiago

Ezin da konponbide onik lortu, prozesu orotan ukiezina den atal bat gabe; alegia, know-howrik gabe.

Alcorta Forging Groupen, proposatzen zaigun edozein proiektu gauzatzeko, ezagutza handia, gaitasun handiak eta kolaboratzaile gaituak ditugu, bai forjaketa-konponbideak emateko, bai produktua garatzeko behar diren beste prozesu teknologiko batzuk egiteko.

Birtuala

Proiektu bakoitza paregabea da. Hori dela eta, produktua garatu aurretik, simulazio-ikerketa espezifiko bat egiten dugu, haren funtzionaltasuna maximizatuz, pisua txikituz eta haren geometria fabrikazio-prozesu ezin hobe baterako egokituz.

Horretarako, Alcortak elementu finitu bidezko esfortzu fisikoak nahiz forjaketa-prozesuko material-fluxua diseinatzeko eta simulatzeko baliabiderik aurreratuenak ditu. Horri esker, hainbat hobekuntza-iterazio egin ditzakegu piezaren azken geometria zehaztu aurretik.

Forjaketa-prozesua

Konponbide integralak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei, haien beharretara egokituz beti. Gure gaitasunak eta baliabideak forjaketa hutsa baino gehiago dira. Geure erremintak egin ditzakegu; horri esker, hasieratik amaierara egin ditzakegu gure proiektuak, eta doitasun handiagoa lor dezakegu piezak egiten ditugunean. Bestalde, piezak guztiz mekanizatuta entregatzeko aukera eman dugu, eta behar izanez gero, estaldurekin edo muntaketekin.

Materialak

Alcorta Forging Groupen, abangoardian egoteaz arduratzen gara azken materialei dagokienez, gure piezetan ahalik eta kalitaterik eta errendimendurik handienak emateko. Aurretiko azterketak egiten ditugu, pieza bakoitzerako material egokia aukeratzeko, eta horri esker, emaitza ezin hobea eta bezeroaren gogobetetasuna bermatzen ditugu.

Time to market

Alcorta Forging Groupen bereizgarri nagusietako bat bezeroei ematen dizkien tratua eta arreta dira. Guretzat, bezeroen gogobetetasuna da gure lehentasuna; hori dela eta, erreferentzia bat gara proiektuak ematean eta bezeroaren behar guztietara egokitzean oso eraginkorrak baikara.

Giza baliabideak

Sektorean esperientzia handia duten profesionalek osatzen dute Alcorta. Alcorta Forging Groupek elkarlaneko mekanismo baten gisa funtzionatzen du, eta mekanismo horretan, engranaje bakoitza ezinbestekoa da helburua lortuko bada.

Kolaboratzaileak

Baina hori guztia nahikoa izango ez balitz, kolaboratzaile-sare zabala dugu. Hartan, unibertsitateak eta ikerketa-zentroak daude, besteak beste. Izan ere, hobetzea eta beti konponbiderik onenak ematea dira gure helburuak, eta horretarako, profesional gaituengana jotzen dugu.