Ikasleak eta graduatuak
Dorleta Fernandez
prozesuetako industria-ingeniari teknikoa
Bizitza osoan entzun izan dut mailuen soinua, baina duela urtebetera arte ez dut enpresa barrutik ikusi. A zer-nolako aldea! Industria-ingeniaritzako ikasketak amaitzen nituen bitartean hasi nintzen Alcortan lanean, eta ezin nuen esperientzia honek emango zidan guztia imajinatu. Alcorta ez da oso enpresa handia, eta horrek, lan-giro onarekin batera, asko lagundu dit ikasketak eta lana uztartzen. Zalantzarik gabe, aldi berean ikastea eta lan egitea gomendatuko nuke. Enpresa bateko egunerokoa bizitzeak lagundu egiten dizu ikasgelan azaltzen dizutena askoz hobeto ulertzen, eta ordainsaria ez da curriculumean soilik islatzen.
Jonathan Bouza
BT departamentua
Hilabete baino ez daramat Alcortan, baina nahikoa izan da ikasketak bukatu bitartean hemen lan egitearen abantailez gozatzeko. Hasieran, zalantza neukan erronka hori onartu ala ez, ez bainituen ikasketak utzi nahi. Hala ere, ikasketak alde batera uztea ez da beharrezkoa izan; antolaketa-apur batekin eta Alcortak eman dizkidan erraztasunekin, bi gauzak bateratu ahal izan ditut. Eta are gehiago, bata bestearen osagarri izan da. Enpresa bateko egunerokoa ezagutu ahal izateak ikasgelan azaltzen digutena ulertzen lagundu dit. Eta zalantzarik gabe, Alcortan egitea hautaketa ona izan da.
Nerea López de Aguileta
marketin-diseinuko ingeniaria
Duela urtebete inguru, masterreko praktikak Alcortan egitea eskaini zidaten, eta harrezkero, hemen lan egiten jarraitzen dut. Ni diseinuko ingeniaria naiz, eta forjaketari buruz nekien apurragatik, ez nekien nire profila egokia izango zen. Ez nekien zer espero, lehen ez baitut sektore honetako enpresa batean lan egin, baina esperientzia ezin hobea izaten ari da. Lehen unetik, mundu guztiak babestu nau, eta nire lana egiteko izan dudan askatasuna itzela izan da; Alcortaren ezaugarrietako bat pentsamolde irekiko enpresa izatea da, eta hori nabaritu egiten da, lanean, pertsonengan, gizarte-konpromisoan… Enpresa paregabea da.
Alcorta Forging Groupen balioak
Alcorta Forging Groupen, langile guztiek ezaugarri bera dute; hain zuzen, balio horiek, enpresaren funtzionamendurako eta garapenerako funtsezkoak, beren gain hartzen dituzte.
-
01.
Talde-lana
Proiektu bat ondo garatuko bada, beharrezkoa da gure taldeko kide bakoitza koordinatuta eta inplikatuta egotea. Hori ezinbestekoa da arrakasta lortzeko.
-
02.
Fidagarritasuna
Fidagarritasuna balio bat baino gehiago da; denok barneratutako lan-modu bat da, gure bezeroei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.
-
03.
Denon konpromisoa
Bikaintasuna erdiesteko, ezinbestekoa da den-denok parte hartzea eta konpromisoa izatea. Langile bakoitzak behar-beharrezko zeregina du Alcorta Forging Groupen balio-katean.
-
04.
Elkarrekiko errespetua
Gure izaera bezeroekiko eta langileekiko tratuan islatzen da. Gure arrakastaren gakoak pertsonei entzuten jakitea eta haien beharrei erantzutea dira.
-
05.
Komunikazio eraginkorra
Hurbiltasuna, bezeroekiko tratuan hautemateaz gain, gure funtzionamendu eta koordinazioaren oinarrietako bat da. Komunikazioa ezinbestekoa da gure helburuak lortzeko.
-
06.
Kritika konstruktiboa
Alcorta Forging Groupen uste dugu hazteko eta hobetzeko modurik onena iraganeko esperientziak kapitalizatzea dela. Horregatik, hobekuntzetara eta gauzak egiteko modu berrietara irekita gaude.
-
07.
Aldatzeko malgutasuna
Alcortan, bezeroen behar eta aldaketetara egokitzen gara, automobilgintzaren sektoreko estandarrei eutsita.
-
08.
Aldaketa eragilea
Alcorta Forging Groupen berrikuntza eta etengabeko hobekuntza bilaketaren aldeko apustua egiten dugu, eta eredu hau gure lan metodologian beti aplikatzen dugu, emaitza hoberenak emateko.
Aurkitu zure talenturako leku perfektua
Alcorta Forging Groupen, zure prestakuntza osatzeko eta zure talentua garatzeko lekurik onena aurkituko duzu. Sartu gure profesional-taldean.
Departamentuak:
Komertziala
Eskaintzak garatzea, bezero eta negozio-aukera berriak bilatzea, bezero estrategikoen kontuak kudeatzea…
Ingeniaritza/
Proiektuen garapena:
Baterako garapena, I+G+B, bezeroen behar teknikoak interpretatzea, 3D garapena, simulazioa…
Fabrikazioa:
automobilgintza-piezetarako beroko forjaketa, trokelak mekanizazioa, akaberak, eragiketa gehigarriak (kalibratzea, puntzonaketa, mekanizazioa)…
Kalitatea:
zuzeneko harremana nazioarteko bezeroekin; parte-hartze aktiboa garapenean dauden proiektuetan; erreklamazioen kudeaketa; eta ikuskapenak, produktu eta prozesuei, eta hornidura-kateko hornitzaileei.
Kontrol-materiala (logistika eta plangintza):
Barne-eragiketen eta azpikontraten plangintza, eta materialaren kudeaketa. Inbentarioaren informazioa mantentzea, plangintzarako, bezeroak hornitzeko eta emaitza-kontuaren fidagarritasunerako.
Administrazioa:
harremana finantza-erakundeekin, finantza-plangintza, kontabilitatea, bezeroei fakturatzea, diruzaintzaren kudeaketa, zergak, diru-laguntzak eta aseguruak.
IKTak:
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin lotutako proiektuak koordinatzea eta kudeatzea.
Erosketak:
harremana hornitzaileekin, hornitzaile berriak bilatzea, prezioak negoziatzea, negoziazio teknikoak, stockak kudeatzea…
Giza Baliabideak:
Pertsonak erakartzea, aukeratzea, gaitzea, garatzea eta motibatzea.