Lana eta profesionalak
Ander Ircio
Forjaketa-koordinatzailea
Duela bi urte, Alcortak lan-munduan sartzeko aukera eman zidan, eta harrezkero, babestuta sentitu naiz. 25 urteko eta eskarmentu txikiko pertsona baten alde egin zuten, eta ikasteko eta nire gaitasunak erakusteko askatasuna eman zidaten. Nire iritziz, gazteengan konfiantza izatea oso positiboa da enpresa batentzat. Apaltasunez eta besteak errespetatuz lan eginez, arrakasta lor daiteke, eta nik neuk egiaztatu ahal izan dut hori Alcortan. Langile batentzat, Alcorta harro sentitzeko moduko enpresa bat da.
Nora Olañeta
IKT/logistika
2000n hasi nintzen Alcortan lanean, eta 16 urte hauetan, enpresaren baina, bereziki, bertako jendearen oso irudi positiboa izan dut. Maila pertsonalean, Alcortak erraztasun asko eman dizkit familia eta lana bateratzeko, eta hori ez da beti erraza hiru seme-alabaren ama izanda. Profesionalki, nire hasierako lanarekin (informatika) zerikusirik ez zuten arloetan garatzeko aukera izan dut, eta hori oso aberasgarria izan da niretzat.
Jochen Rauscher
Kalitate-arduraduna
Sektore aeronautikoan zortzi urtez lanean izan ondoren, nire hasierako lanera itzuli naiz, automobilgintzako kalitate-departamenduko arduradun gisa. Alcorta bezalako enpresa ertain batean, askatasun handia dago erabakiak hartzeko, eta hori oso positiboa da automobilgintzaren sektorean. Alcortak etengabeko hobekuntza bilatzen du beti, enpresa gisa, baina baita langileentzat ere, eskualdean enplegua eta aberastasuna sortuz. Nik asko gustuko dut euskaldunekin lan egitea; Alemaniako nire eskualdeko jendearekin alderatzen ditut beti. Oso jende langilea da, eta beren eta familiaren etorkizunaz kezkatzen dira, eta hori egunerokoan eta lanean igartzen da.